06/03/20 - Atxa-Landaberde, parke berria Eraztun Berderako
Atxa-Landaberde deritzon parkea osatzeko lanak bukatu dira jadanik. Lanen helburua gune honen ekologia eta paisaia egokitzea eta erabilera publikoa ahalbidetzea izan da.
Proiektu honen %50 Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak finantzatu du, gabeziak dituzten hirialdeak gizarte eta ekonomia mailan biziberritzeko eta lurraldetasunari begira berpizteko asmoz sortutako IZARTU egitasmoaren baitan.