CEAren webgunea berritzen ari gara, eta dagoeneko eguneratu den eta kontsulta daitekeen ataletako bat Eraztun Berdeko hau da. Hemendik aurrera Eraztun Berdeak webgune propioa izango du, eta udal kazetan argitaratzen den informazio buletinarekin batera, espazio honen egunerokotasunaren berri emango du.
Webgune honek bisitariari zuzendutako informazio praktikoa du: parkeen kokapena, ekipamendu eta zerbitzuak, paseoak eta ibilbideak, landaredia eta fauna nabarmena, argitalpenak... Informazio teknikoagoa ere ematen du, batez ere parkeen kudeaketari eta egokitze lanei buruzkoa eta aldizka egiten diren ikerlanei buruzkoa.