06/01/23 - Abetxuku auzoaren eta Altuberako errepidearen artean dagoen Basaldea eremuko leheneratze lanak hasi dira
"Zadorra ibaia Vitoria-Gasteizko tartean hidraulikoki egokitzeko eta ingurumenaren aldetik leheneratzeko plana" izenekoaren atal gisa, pasa den azaroan Udalaren jabego diren eta legezkanpoko baratzez okupaturik dauden Basaldeko lurrak ekologikoki eta paisajistikoki leheneratzeko lanak hasi ziren. Baratze hauek Zadorra ibaiaren eskuinaldean daude, Abetxuku auzoaren eta Altuberako bidearen (N-622) artean dagoen zatian.
Ekintza honetan baimenik gabeko 24.672 m2 baratzeren garbiketa selektiboa egin da, eta erabilera honi lotutako 39 etxola eraitsi dira. Garbiketa lanen ondorioz 60.000 kg hiri hondakin solido eta erabilitako 80 pneumatiko jaso dira. Zaborrak Gardelegiko zabortegira eraman dira eta pneumatikoak baimendutako tratamendu instalazio batean utzi dira.
Orain atal hau bukatzeko lanak ari dira egiten: alde batetik, zoruaren itxura orokorra biribiltzeko lanak, eta bestetik, hainbat zuhaitz eta zuhaiska espezieren landatzeak. Azken honi dagokionez, Zadorra ibaian berezkoak diren espezieen 2.600 ale gazte, hariztietakoak diren espezieen 4.518 ale gazte eta 49 ale heldu landatuko dira. Lanak urtarril bukaeran amaitzea espero da, larrea ereitea salbu, azken hau sasoi egokian egingo baita.