06/01/25 - CEAren baso mintegiak bertako landareak ematen ditu doan
CEAren bertako landareen baso mintegiak kanpaina bat egiten du urtero, interesa duen edozein erakunde, elkarte, talde edo banakoen artean landareak doan banatzeko.
Bertako landareen mintegiak, hortaz, ondoko helburuak ditu:
Bertako landareak ugaldu eta landatzearen inguruko gaien ikaskuntza, nekazaritza eta basozaintzarako prestakuntza programen baitan, herritarren partehartzea eta sentsibilizazioa sustatzea, basoak onik zaindu eta hobetzeari dagokionez
Herritarren ingurumenari buruzko kontzientziazioa sustatzea, landaketa partikular txikietan bertako landareak erabil ditzaten, espezie interesgarriak diren aldetik
Landareak modu ekologikoan landatu eta zaintzeko tekniken oinarrizko ezagutza sustatzea
Landareak Olarizuko baratzeetan banatuko dira otsailaren 10a arte (jaiegunetan salbu). CEAko teknikariek aholkuak emango dituzte bertako landare espezieen ezaugarriak ezagutzeko eta toki bakoitzerako egokienak direnak hautatzeko. Horrez gain, laborantza ekologikoari eta landatze teknikei buruzko azalpenak emango dira.