06/03/14 - "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" 10. kanpainaren landaketa
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatutako "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren 10. urteurreneko landaketa, martxoaren 19an, igandean, izango da.
Landaketa goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30era arte izango da Atxa-Landaberde parkeko ingurunean, Zadorra ibaiaren ondoan. Sarbidea Zadorra hiribidean dago, Donostia kalearen eta Wellingtongo dukearen kalearen arteko zatian. Hara ailegatzeko TUVISAren 13. eta 14. lineak dira egokienak. Kutxo eta Pepa pailazoak lagunduko digute eta globoflexia taillerra eta mokadua izango ditugu parte hartzaileentzat.