Zadorra hiribidean Zadorra ibaiaren (1) ondotik doan bidexka bat hartu eta Zadorrako parkean barrena Gamarra herriaren sarreraraino iritsiko gara. Gune horretan kontu handia egin behar diogu trafikoari Eskalmendirantz jarraitzeko. Gamarra eta Eskalmendi arteko zatian bi ibilbide (2) egokitu dira ibaiaren eskuinaldean, uholdeetarako ubide berriaren inguruan; horietan barrena Arlaban mendateko bide berdearen hasieraraino (3) joan daiteke (baldin eta urak eremua hartu ez badu). Bideetatik ibiltzerik ez dagoenean ibilbidea hiritik egin daiteke, Gamarrako kirol esparruaren eta industrialdearen artean dauden kaleetatik (Zumarren hiribidea eta Barratxi kalea). Hasierara itzultzeko ibilbide beretik joan gaitezke, edo Gamarra (4) zeharkatu eta mendebalderantz doan irteeratik Abetxukura (5) doan landa bidea hartu. Abetxuku herrigunea inguratu eta eskuinaldean San Migel eliza utzita Presa kaletik Abetxukuraino joango gara; han Zadorra ibaiaren gaineko zubitik igaro eta hasierara iritsiko gara.