Ibilbidearen luzera: 5 km Iraupena: ordubete eta 15 minutu
Ibilbidearen deskripzioa
Ibilbide honetatik ez dira oinezkoak bakarrik ibiltzen. Tokiko errepide batetik doanez, kontuz ibili beharra dago.
Zadorra hiribidean hartzen da bidea, Ihurreko zubia igaro eta herri horretarantz joz. Ihurren (1) errepidea ezkerralderantz doa eta soro artetik (2) Lopidara (3) iristen da. Herria gurutzatu eta Gobeurantz irtengo gara, antzinako garbitegi baten ondotik igarota. Errepidetik jarraitu eta eskuinaldean, errepidetik 200 bat metrora, Kaltzazarrako hariztia (4) ikusiko dugu. Gobeun (5), Zadorra ibaiaren gaineko zubia pasa eta Alibarra kalera (Zadorra hiribidearen jarraipena mendebaldetik) joko dugu, eliza eskuinaldean utzita. Hasierako puntura itzultzeko hiriko bi kale horiek har daitezke, baina hobe da Zadorra ibaiaren (6) paralelo doan bidexka batetik jotzea, zeina Atxa-Landaberdeko bide eta ibilbide sarearen barruan egokitu baita berriki.