Parke horrek garrantzi berezia du, oso hondatutako eremu bat oneratzeko lan handia eginez sortu zelako. Legar hobi zaharrak zeuden han, eta natura aldetik balio handiko gune bihurtu da, aisiarako eta olgetarako leku paregabea.
Zabalganeko parkean baditugu larreak, zuhaizti sakabanatuak, aintzirak, muinoak eta mendixkak, egonaldiak egiteko guneak, oinezkoentzako bidezidorrak eta erkametz baso natural bat. Ikuspegi ekologikotik azken hau da elementurik nabarmenena, soroen itsaso zabalean bizirik irautea lortu duen baso uharte urrienetako bat baita.
Azalera: 45 hektarea
Sortze urtea: 1993
Kokalekua: Vitoria-Gasteiztik 4 kilometro mendebaldera