Jendea parke honetara hurbiltzeko hainbat arrazoi daude: Olarizuko larreak, muino entzutetsua, hiria inguruko herriekin lotzen duten bidexkak... Beraz, Olarizuko parkean aukeran duzu ibilbideaz gozatzea edota, besterik gabe, hango txokoetako batean geratzea.
Eraztun Berdeko gainerako tokiek ez bezala, Olarizuko parkeak naturaltasun txikiagoa du eta hiri parkeen kontzeptuari gehiago hurbiltzen zaizkion ezaugarriak ditu. Izan ere, hasieran hiri izaeradun parke gisa sortu zen. 1984. urtean sortua, 1990eko hamarkadaren erdialdean Eraztun Berdean sartu zuten. Orduz geroztik egin diren egokitze lanen bitartez, parkea erabilera publikorako prestatu da eta ingurumen alorreko prestakuntza eta heziketa sustatu dira.
Azalera: 30 hektarea
Sortze urtea: 1995
Kokalekua: Vitoria-Gasteiztik 2 kilometro hegoaldera