Etorkizunean Eraztun Berdea hegoaldetik osatzeko, Armentiako basoa eta Olarizuko parkea lotzen dituen ibilbide bat eta hiri inguruko beste parke bat sortu beharko dira. Parke berri honek, Lasarteko parkeak alegia, nekazaritza eremu zabal batez inguraturik egongo da, hiriaren eta Gasteiz mendien artean. Eskualde hau udalerri mailan ondoen gorde diren eremuetakoa da, esku hartze gutxi izan duena eta paisaia aldetik baliotsuenetakoa.
Lasarteko parkea gaur egun erabiltzen ez diren legar hobi zahar batzuen gainean egongo da.