Errekaleorreko parkea sortze bidean dago oraindik. Parke honek Olarizuko parkearekin egiten du muga hegoaldean eta Salburuko hezeguneekin iparraldean. Ekialdeko hiri hedatzearen barruan sartuta dago. Duen kokalekua dela eta, toki hau funtsezkoa da Eraztun Berdeko hegoaldeko eta ekialdeko parkeak lotzeko; izan ere, Errekaleor errekak lotura ekologikoa bermatzen du, eta Las Neveras muinoa, paisaiaren aldetik hain nabarmena izanik, bisitatu beharrekoa izango da Eraztun Berdeko ikuspegi zoragarrienez gozatu nahi bada.
Inguru hori egokitzea Salburuko hiritartze proiektuaren barruan dago. Lan hauei esker Eraztun Berdearen azalera 28 hektareatan zabalduko da.