Erkametz baso naturala da, eta hirigunearen eta Gasteiz mendien artean dago. Gasteiz mendiak ditugu, hain zuzen, Gasteizko udalerriko mendi sistema nagusia eta naturgune baliotsuenetariko bat. Eta hortxe egoteak bihurtzen du Armentiako basoa benetako korridore biologiko. Izan ere, baso inguruneak, hiri inguruko berdeguneak eta hiri ekosistema lotzen ditu. Korridore biologiko gisa betezen duen zeregin horretan datza, beraz, Armentiako basoaren balio nagusia.
Azalera: 165 hektarea
Sortze urtea: 1998
Kokalekua: Vitoria-Gasteizko hego mendebaldean, hiriaren erdigunetik 3 kilometrora