SALBURUKO PARKEA: Bioaniztasuna hobetzeko INBIOS proiektua
INBIOS proiektuak jarduera sorta handi bat jarriko du abian 2008an eta 2009an zehar Salburuko hezeguneetako bioaniztasuna handitzeko. Proiektuak Biodiversidad Fundazioaren eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren laguntza dauka.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 15 urtez kudeatu du Salburua. Urte horietan egindako jarraipenaren ondorioz, toki horrek dauzkan ingurumen balioen ezagutza zientifiko-tekniko aski fidagarria dago eta bere arazoak ere ongi ezagutzen dira. Bertan aurkitu diren arazoen artetik, beren konponketaren bidez bioaniztasunaren kontserbazio egoeran eragin positibo nabarmena eduki dezaketenak hautatu dira sarirako. Kontuan hartu da, baita ere, jarduera hauen konponketa bideragarria izatea, bai ikuspuntu teknikotik bai ekonomikotik.
Hautatutako jarduerak hauek dira:
1. blokea. Mehatxatutako espezieen populazioak hobetzeko jarduerak: saguzaharrak, uhalde-enara eta martin arrantzalea, hegazti limikoloak, koartzak eta igaraba
2. blokea. Habitaten kontzerbazioa hobetzeko jarduerak, batez ere landaredi akuatikoen habitatak eta urmaelen ertzetakoa
3. blokea. Kanpoko espezie inbaditzaileen aurkako borrokaren jarduerak: arrain eta apoarmatu exotikoak eta karramarro gorri amerikarra
4. blokea. Dibulgazio eta sentsibilizaziorako jarduerak: saguzaharren babesari buruzkoak, katu erdi giltzapetuen inpaktuari buruzkoak eta INBIOS proiektuaren beraren ingurukoak
Aldi berean, jarduera hauen guztien emaitzen segimendu eta monitorizaziorako neurriak aurreikusi dira.