Ibilbidea parkearen Arkautiko sarreran (1) dagoen Argibide Zentrotik (2) abiatzen da. Hariztian barrena (3) Los Fresnos behatokiraino (4) doa bidea, nondik hezeguneko fauna ikus baitaiteke. Jarraitzeko, Arkautiko aintzira inguratzen duen bidera itzuli behar dugu. Ondoren, belardi hezeen ertzetik (5) joango gara, Larreganeko aintziraraino (6). Handik bi aukera dugu: ibilbide zirkularrari jarraitu eta Las Zumas behatokira doan zidorra hartu, edo iparralderantz jo, Fernando Buesa Arena kiroldegia atzean utzita, eta Alegrķa Ibaiaren ibilbidean barrena (7) Zadorraraino iritsi, Gamarra inguruan.