Deba Arroaren kaletik Salburuko parkera sartuz hasiko dugu ibilbidea. Ibilbideak Betoņuko aintzira (1) inguratzen du, makaldi baten (2) ondotik igarotzen den bidea hartuta. Erdibidean, ezkerretara biratu, Durantzarreko aintzirarantz (3). Zurezko hainbat pasabide erabiliz zeharkatuko dugu aintzira hura. Hiritar erako paseoari jarrai iezaiozu, ATARIA (Eraztun Berdeko Interpretazio Zentroa izango dena) egongo den gunea inguratuz. Gero, bidea utzita, Arkautiko urmaelerantz joko dugu. Arkautiko urmaela inguratzen duen bidera iristean, "Las Zumas" hegazti behatokirantz joango gara. Ezkerretara utzi eta Santo Tomas eta Errekaleor errekak zeharkatzeko zubiak dauden tokiko desbideraketaraino joan; hor, itzulerako bideari helduko diogu, berriz ere makaldiaren ondoko bidea hartuta. Etorkizunean, ibilbide zirkularra egin ahal izango da, ibilbide hori aireportu zaharraren (4) lurretan egin diren urbanizazioei lotuta egongo baita.