Ibilbidearen luzera: 5 km Denbora: Ordubete eta 15 minutu
Ibilbidearen deskripzioa
Ibilbidea Adurtza auzoan (1) hasten da eta Olarizu hiribidetik jarraitu. Olarizuko landak (2) inguratzen ditu eta etxalderaino (3) heltzen da; Ingurugiro Gaietarako Ikastegia aurkituko dugu han zeinen aparkalekutik Olarizuko gainerako (4) igoera hasten baita. Hasieran landa-lurren artean pasatzen da pista, gero altura gutxiko landaredia zeharkatu, eta erkametz zuhaizti bat pasa ondoren tontorrera heltzen da non behatzeko mahaia eta gurutze handia dauden. Handik hurbil Kutzemendiko kastroaren arkeologia hondakinak daude ikusgai (5).
Jaitsiera hegoaldeko mendi-hegaletik egin daiteke, bide horrek buelta ematen dio muinoari eta ezkerraldean bidezidor bat hartzen du Gardelegiko norabidean. Ondoren, eskuinean dagoen bidea hartu behar da Olarizuko baratzetara eramaten gaituena (6). Hemendik, Jauregilandatik, Adurtzara itzultzen da.