Ibilbidea Adurtzan hasiko dugu. Iturritxu kalean Jauregilandako pasealekua (Olarizu hirizidorra) hartuko dugu eta Olarizuko etxaldera eramaten gaituen errepidearekin bat egiten duen bidegurutzeraino joango gara, albo handiz inguraturik. Errepidea gurutzatu eta zuzen jarraituko dugu, zuhaitz gazteak dituen zelai batean barrena. Gero piknik gune batetik pasatuko gara eta Olarizuko baratzeetara helduko gara. Behin hara iritsi ondoren, bertan dauden inguruneak bisita ditzakegu: eraikin bioklimatikoa (1), bertako landareen baso mintegia (2), baratzeak (3), fruta arbolen gunea (4), urmaela eta kristalezko negutegia (5), harritza (6) eta zuhaiztia (7).