Ibilbidea Zuhatzun (1) hasiko dugu. Elizatik hirirantza jaitsiko gara landabide bat jarraituta. Lehen bidegurutzean ezkerretara egingo dugu, eta, aparkalekua igarota, Zabalganeko parkera iritsiko gara sarbide nagusitik. Lezeako aintzira (3a) eta ondoko zelaia inguratuz, betiere bideari jarraituz, erreka txiki baten gaineko zubira iritsiko gara; zubi horrek Zabalganeko basora (2) garamatza. Bidegurutzean ezkerretara joko dugu. Bide nagusia mailadun aldapa batean gora igotzen da Zabalganeko zelaietaraino (4). Han bi aintzira daude, Zabalganeko aintzirak (3b) alegia. Ibilbideak basoa inguratzen du, baso berritze eremu bat ezkerrean utzita, eta berriz ere sartzen da basoan. Ipuruz estalitako muino txiki bat igoko dugu, eta, jaitsieran, bidea bitan banatzen da. Ez badugu basotik irten nahi, eskuinera biratu, eta saihesbidetik lehen igarotako zubiraino joango gara. Zuhatzura itzulitakoan, gertu dugu Sarbikotxeko hariztia (5). Ikusi mapa