Alegrķa ibaiaren parkea Zadorra ibaiaren eta Salburuko hezeguneen artean dago. Alegrķa ibaiak eta bere ibaiertzeek, gaur egun, korridore ekologiko garrantzitsua osatzen dute bi ekosistema baliotsu horien artean, eta bisoi europarra bezalako espezie enblematikoentzako korridore da.
Aisiarako eta ibilaldiak egiteko gunea ere bada, eta bide ezin hobea da Salburuko parketik Zadorra ibaiko parkeraino joateko.