Ibilbidea Adurtza auzoan (1) hasten da, Iturritxu kalean hain zuzen. Olarizuko hiribidetik Olarizuko zelaietaraino (2) joango gara. Irailean bagoaz, bertan egiten den erromeria herrikoiaz gozatu ahal izango dugu. Zelaiak amaitzen diren tokian Olarizuko etxaldea dago, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren egoitza. Etxeko patioko urmaelaren alboan atseden har dezakegu, eta erakusketaren bat badago, erakusketa ere ikus dezakegu. Olarizuko gainera (4) igotzen den bidea ezkerretan utzi, eta zuhaitz artean doan bidexka bihurgunetsua hartuko dugu, Jauregilandarekin elkartzen den arte. Ezkerretara joan, eta Olarizuko baratzeak (5) bisita ditzakegu, edo Jauregilandako ibilbidetik (Olarizu hirizidorra) (6) aurrera jarraitu eta Adurtzara itzul gaitezke.