Ibilbidearen luzera: 4,5 km Denbora: Ordubete eta 10 minutu
Ibilbidearen deskripzioa
Armentiako parkeak bi sarrera nagusi ditu, eta Armentiako herritik irits daiteke bietara. Herrian San Prudentzio Basilika (1) bisita dezakegu. Lehen sarbidea herriaren irteeran dago. Herrigunea hegoalderantz zeharkatu eta berehala aurkituko dugu. Bigarren sarrerara iristeko, hotel-jatetxerantz zeharkatu behar da herrigunea; gero, zaldiketa zentroraino jarraitu (ezkerraldean uzten da). Toki horretan ezkerretara hartu behar da, eta Eskibelera doan errepidetik aurrera egin.
Armentiako parkean (2) sartu, eta ibilbidea hegoalderantz doa, Gasteiz mendien aldera (3). Geure ibilbidea aukeratu ahal izango dugu, Armentiako basoa zeharkatzen duten bidezidor sareko edozein bide erabiliz (oinez, bizikletaz zein zaldiz ibiltzeko bidezidorrak daude). Halaber, atseden har dezakegu egonaldiak egiteko bi guneetako batean.