Egin diren berreskuratze eta egokitze lanen aurretik, Alegrķa ibaiaren azken zati honek ibilgu estu zuzen bat zuen, 70eko hamarkadan eginiko kanalizazioaren ondorioz. Horrez gain, hiritik hurbilen dagoen ibaiertza industriez beterik zegoen, hondatuta eta bertan behera utzita, isuriekin, legez kontrako baratzeekin...
Eginiko jarduketek (2001-2002) 1,5 kilometroko luzeran eta 11,5 hektareatan izan dute eragina, eta eraldaketa sakona eragin dute gune honetan. Lanoi esker, parke berri bat sortu da Salburuko parkearen eta Zadorrako parkearen artean.
Alegrķa ibaiko ibilbidearen diseinuak, hiriaren ertz modura, hiri izaera eta natura ibaiertzeko ibilbideari lotua konbinatu eta graduatu nahi izan ditu. Horrela, paseatzeko bi maila (bakoitza altuera batean) egiteak, eraikuntza atalak eta materialak kokagunearen arabera aukeratzeak, eta landaredia kontu handiz oneratzeak hain desberdinak diren bi gune horien arteko lotura konpontzea ahalbidetu du.