Vitoria-Gasteiz eta Arlaban arteko bide berdea Alegrķa ibaiaren ibilbidea bukatzen den puntuan, Gamarra kiroldegiaren ondoan, Vitoria-Gasteiz eta Arlaban arteko bide berdea hasten da. Bide hau ´Vasco-Navarro´ deitu zen trenbide zaharraren ibilbideko 14 kilometro ekologiarako eta aisialdirako prestatu ondoren sortu zen. Ibilbide hori hartuta, pixkanaka-pixkanaka igoz, Vitoria-Gasteiztik Gipuzkoako Arlaban mendatera joango gara. Uribarri Ganboako urtegira gerturatzeko aukera ere izango dugu, Erretanatik eta Landatik, urtegi hori inguratzen duen 47 kilometroko ibilbide zirkularreraino helduta. Ibilbide honek badu oso interesgarria den elementu mota bat: antzinako tren geltokiak. Eraikin hauetako batzuk zaharberritu egin dira eta beste erabilera bat eman zaie; beste batzuk oraindik konpontzeko zain daude. Denek ere 30. hamarkadako arkitekturaren adibide onak dira eta jatorriz izan zuten erabilera ekartzen dute gogora.
Gamarrako kirolgunea Udal kirolgune hau Alegrķa ibaiak bere urak Zadorrara isurtzen dituen tokitik hurbil dago, Zadorra ibaiaren ezkerraldeko ertzean, eta hirian dagoen aisialdirako eta kirola egiteko gunerik handiena da. Kirolgunea 20ko hamarkadaren bukaeran sortu zen, ibaia egokitzeko irtenbide bezala, jendeak Zadorra ibaia eta haren ibaiertzak erabiltzen baitzituen bainatzeko eta aisialdirako. Egungo instalazioek (1964ean inauguratuak) askotariko kirol ekipamenduekin eta era askotako landare espezieekin hornituriko azalera handia dute.