Arlaban portuko bide berdean du abiapuntua (1) (garai bateko Bergara-Lizarra trenbidea). Gamarrako kirol esparrua atzean utzita (2), Zadorra ibaia inguratu (3) garai bateko motokros zirkuituaren ondoan egokitu den oinezkoentzako bidetik, Gasteiz-Bergara 6213 errepideraino. Errepide hau gurutzatuta Alegria ibaiaren ibilbidera iristen da (4); bertan oinezkoentzako ibilbideak eta bizikletentzako bidea daude. Ibilbidearen amaieran biribilgunea dago. Zuzen jarraitu eta, Fernando Buesa Arena pabilioia eskuinean utzita, Salburuko parkera doan bidea hartu (5).