Vitoria-Gasteizko udalerriko ibairik garrantzitsuena, Zadorra, izango da hiri inguruan egitekoa den parkearen protagonista. Hiriaren iparraldetik igarotzen delarik, hiriaren zabalkundeari muga jartzen dio. Natur balio handiak dituenez -horrexegatik proposatu da Europako Natur Gune Babestuen Sarean (Natura 2000 sarea) sartzea- Zadorra eta ingurunea aisialdirako eta paseoetarako leku aproposak dira.
Hiri lurretatik igarotzen den zati osoan ibaia guztiz egokituz gero -ingurumena, hidraulika eta gizarte eta aisialdia kontuan hartuz- hemendik gutxira 13 km-ko luzera eta 251 ha-ko zabalera izango dituen ibai parkeaz gozatu ahalko dugu, zeina Eraztun Berdearen funtsezko katenbegia izango baita. Dagoeneko bi zati egokitu dira: Atxa-Landaberdeko tartea eta Gamarrakoa.
Egungo azalera: 82 hektarea
Kokapena: Vitoria-Gasteiz hiriaren iparraldeko muga