Udalak elurrari aurre egiteko egitasmoa prestatu du
Aurtengo lehen elurtea iragartzen duten aurreikuspenak direla eta, Vitoria-Gasteizko Udalaren Herritarren Segurtasuneko Sailak egitasmo bat prestatu du elurrak eragindako kalteak gutxitze aldera eta herritarrak horren jakitun izan daitezen momentu oro.
Lehenengo Green kartak eman zizkien alkateak printzeei
Gasteizko alkateak gaur goizean agurtu ditu Asturiasko printzeak, Fitur, Turismoaren Nazioarteko Azokan Euskadik duen standean egon baitira Felipe eta Leticia printzeak.
Gasteizek Hiri Adimentsuen Sarearen lehendakariordetza beteko du
Green Capitalaren urtea dela eta, Gasteizek lekua eskaini du Sarean parte hartzen duten hirien arteko topaketak eta jardunaldiak egiteko. Hiriek esperientziak trukatzea eta elkarren arteko lankidetza indartzea da helburua, hiri berrikuntza adimentsurako sinergiak eta estrategia bateratuak garatzearren.
Gasteiz Hiriburu Berdea, protagonista izango da FITURen
Gasteizek leku garrantzitsua hartuko du FITUR nazioarteko turismo azokan (Madril), zeina datorren asteazkenean, hilaren 18an, inauguratuko baita ofizialki. Hiriburu Berdea izango da Gasteizen aurkezpen txartela Euskadiren erakustokian; horren gai nagusia enogastronomia da aurten.
Marotok Green Capitalaren egoitza inauguratu du
Javier Marotok, Gasteizko alkateak, Zulueta jauregian kokatutako Hiriburu Berdearen egoitza inauguratu du gaur goizean. Alkatearekin batera, AFYPAIDA (Automozioko Industria eta Kirol Jardueren Sustapen eta Zabalkunderako Elkartea) elkarteko lehendakari Jesús Echavek ere hartu du parte, Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatu baitu, European Green Capital sariaren balioak zabaltzeko.
Agenda

